1)
Bortxaketa publikoa.
Emakumearen aurkako indarkeria matxista legitimatzen duen iragarki iraingarria da. Gizonak, emakumea dauka indarrez mendean hartuta, inguruan beste lau gizon ageri dira, gertaerari begira. Gizon hauek, zein hauetako bakoitzak, nagusitasun irudia du emakumearen aurrean, bai kopuru aldetik, bai jarrerari dagokionez eta baita posizioari dagokionez ere.
Erdiko bikoteak jarrera sexuala irudikatzen du, gizona subjektu aktiboa emakumearen jarrera pasiboaren gainean, emakumea objektu sexual soil bilakatuz. Desegokiak diren estereotipoz gainezka dagoen irudia da.
Dolce & Gabbana italiar marka ospetsuak 2007an kaleratu zuen iragarkia da. Zabaltzen duen mezuaren inguruko zenbait salaketa jaso ondoren,
