Heziketa baliabide eraginkorra da ideologiak zabaltzeko.
Politikariak kontziente dira honetaz eta gobernura iritsi bezain laster,
beraien ideiak bermatuko dituen hezkuntza eredua ezartzeari ekiten diote.
Horrela, azken 40 urteotan Espainian hezkuntza
erreforma bat bestearen atzetik eman da, inolako jarraipenik gabe, bakoitzari
egonkortzeko denborarik eman gabe.
Baina hezkuntzaren
eginbeharra ez da ideologia jakina bermatzea,
pertsonak heztea baizik. Erreformak
ezartzera mugatzen dira eta ez dira inolaz ere, hezkuntzaren beharrak
erreparatzen, jendartearen beharretara egokitzen.
Horregatik, hezkuntzak,
hezkuntza komunitatearen esku egon beharko lukeela uste dugu, egunerokotasunean
jardunik, beraiek baitira lan horretarako
egokienak. Adostasunean oinarri orokorrak eraiki beharko lirateke, eskola
guztietarako balioko luketen oinarri sendoak. Hortik abiatuz, eskola bakoitzari
askatasuna eman beharko litzaioke adostutakoa bere errealitatera egokitu eta duen testuinguruaren araberako hezkuntza egin
dezan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina