2014(e)ko martxoaren 6(a), osteguna

iruditan...

1)

Bortxaketa publikoa. 

Emakumearen aurkako indarkeria matxista legitimatzen duen iragarki iraingarria da. Gizonak, emakumea dauka indarrez mendean hartuta, inguruan beste lau gizon ageri dira, gertaerari begira. Gizon hauek, zein hauetako bakoitzak, nagusitasun irudia du emakumearen aurrean, bai kopuru aldetik, bai jarrerari dagokionez eta baita posizioari dagokionez ere.
Erdiko bikoteak jarrera sexuala irudikatzen du, gizona subjektu aktiboa emakumearen jarrera pasiboaren gainean, emakumea objektu sexual soil bilakatuz. Desegokiak diren estereotipoz gainezka dagoen irudia da.

Dolce & Gabbana italiar marka ospetsuak 2007an kaleratu zuen iragarkia da. Zabaltzen duen mezuaren inguruko zenbait salaketa jaso ondoren,
debekatua izan zen publizitate irudi hau. Zeresan handia izan zuen eta tristea bada ere, sarri, publizitate enpresek horrelako irudi gatazkatsuak (gogorrak) erabiltzen dituzte kanpainari oihartzun handiagoa emateko. Lotsagarria da horrelako irudia sortzea eta plazaratzea, daraman mezuaz eta honek izan dezakeen eraginaz kontziente izanik.

Gaixo dagoen giz(on)artearen beste erakusgarri bat da honakoa, min eginez aberasten den giz(on)akiarena. Zoritxarrez horrelako mezu sexistak dituzten irudiak ohikoak dira gurean eta behar baino gutxiago asaldatzen gara, ohitura ote? Gizonen munduan bizi gara, ez dago zalantzarik!

Mezua: Onargarria da indarra erabiltzea emakumeei gain-jartzeko.



2)

Sarri, haurrek, guk inkontzienteki bidaltzen dizkiegun mezuak modu kontzientean jasotzen dituzte eta bineta hau da honen adibide argia. Hizkuntzaren erabilerari egiten dio erreferentzia, egunerokotasunan erabiltzen dugun hizkuntzak, naiz eta ez izan gure asmoa, diskriminatu egiten du. Kasu honetan, gelako neskak diskriminaturik sentitu dira eta ez zaie arrazoirik falta.

Euskarak genero gramatikalaik ez duenez, beste hizkuntzek duten zama sexistarik ez duela askoren iritzia da. Nahiz eta gure auzotar diren hizkuntzak baino askoz zama sexista txikiagoa duen (frantsesa sexista da %40an eta gaztelera %80), eusakara ere sexista da %5eko proportzioan. Hona adibide batzuk: 

- Gizon hitzak batzuetan esanahi generikoa du eta beste batzuetan murriztua.
- Zenbait lanbide izandatzeko, - gizon hitza agertzen zaigu bigarren osagai gisa (minagizon, plazagizon, legegizon,...)
- Giza-errotik sortutako hitzak kulturari lotuta agertzen dira eta gizaki ororentzat dira (gizarte, gizalege, gizajende, gizabide, gizatiar); ema- errotik sorturikoak, emakumeei egozten zaizkien kualitateekin bat datoz (emalege, emagin, emagarri, emetasun...) edota adiera mespretxagarriak hartzen ditu (emagaldu, emakoi).
- Adjektiboaren esanahia desberdin interpretatuko dugu egozten diegun pertsonaren sexuaren arabera: lirain, polit, panpox, sendo...

Kultura matxistan bizi gara eta hori islatu egiten da gutxi-gehio erabiltzen dugun hizkeran, hizkera androzentristan. Hizkera sexista kultura sexistatik dator eta mintzairaren erabilera honek, kulturaren sexismoa iraunarazten du. Beraz, pertsona eta hezitzaile garen heinean, erabiltzen dugun hizkeraren inguruko hausnarketa egitea ezinbestekoa izango da.

90eko hamarkadan zenbait gomendio eman ziren euskararen erabilera ez sexista bultzatzeko:

Mezua: Erabiltzen dugun hizkuntza sexista da.




3)

Bi ikuspegi desberdin bereizten dira iragarki honetan. Lehenengoa, irudian emakume baten hankak agertzen dira gurutzaturik, baina gizonak eraztuna erakustean emakumeak hankak irekitzen ditu. Honekin, emakumeen irudi materialistaren mezua transmititzen da eta eraztun batengatik bere gorputza saltzen du. Begi bistakoa da, gizonei ate guztiak irekitzen zaizkiela emakumeekin ezkonduz gero, beraiekiko jarrera dominatzailea azalduz. Ikuspuntu honek ordea, beste ideia batzuk bultzatzen ditu eta hori dela eta bigarren ikuspuntua honako hau da: ezkontzeak familia tradizionala bultzatzen du. Honek, bizitza errazago bat izateko aukera ahalbidetzen die. Horrela, berriro ere jarrera dominatzailea azaltzen dute, emakumeengan kontrola bermatuz.

Ondorioz esan dezakegu, kutxu sexual izugarria duen iragarkia dela eta emakumea objektuekin, kasu honetan bitxiekin, erosten dela. Baina bestalde, ezkontzeak aparteko interes batzuk dituela.

Mezua: Emakumeak bere gorputza saltzen du bitxiengatik.


4)

Umeengan ikusten da benetako errealitatea. Haurrak, "aita-ama" jolasean dabiltza. Bertan, semeak alaba jotzen du eta aitak atentzioa deitzen dio, baina semearen erantzuna ikusita,  aitarengandik ikasitako edota ikusitako jokabidea dela ulertu daiteke. Izan ere, semeak aitari azaltzen dio aita eta ametara jolasean zeudela, eta bestalde argazkian ama ohean eserita ikusten da, goibel eta zauriturik. Atentzioa deitzen duen beste ezaugarri bat zera da, errieta modu erasokorrean egiten dioela aitak semeari ere. Beraz, argi dago umeek imitatuz asko ikasten dutela; hau da, etxean hasten da heziketa eta haurrek rolak imitatzen dituzte. talOso nabarmena da emakumearen aurkako indarkeria matxista gero eta edatuagoa dagoela eta geroz eta gazteagoak direla erasotzaileak. Hori dela eta, garrantzitsua da haurren eredu ona izatea, heziketak papel garrantzitsua baitu egoera aldatzeko. Ondorioz, esan daiteke curriculum ezkutua deiturikoa nabaria dela haurren egunerokotasunean eta begi bistakoa denez, haur hauek ikasi egin dute, aitak ama jo egiten duela. 


5)


Jaio garen mundu honetan, pertsonak sailkatu eta hierarkizatu egiten dira, bere sexuaren arabera, bere etnia, klase sozial, erlijio, pentsaera, ezaugarri fisiko edota psikikoen arabera, aukera sexualaren arabera, titulazio akademikoen arabera...Horrela, pertsonak berak ez du botererik, jartzen dizkioten etiketek ematen dioten boterea baizik. Hori dela eta, estereotipoek bi ondorio nagusi dituzte. Batetik, gizaki bakoitzaren identitate pertsonala garatzeko oztopo larriak sorrarazten dituzte, eta bestetik, legitimatu egiten dituzte dominazio-sumisio harremanak, pertsonen arteko indarkeria baita ingurunearekiko harreman agresibio ere. Irudian ikus dezakegun moduan, emakumeak politak direla eta sukaldean aritzen direla dio haurrak eskuartean duen komikiak, eta gizonezkoak, ordea, lanean aritzen direla eta azkarrak direla dio.


6)



Hezkuntza ideologiak zabaldu edo bermatzeko erabili da sarri. Modu ireki edota ezkutuagoan, mezu asko zabaltzen dira eskolan. Erlijioarekin ere berdina gertatu da, urte luzez izan da hezkuntza elizaren esku eta Estatuaren esku jarritakoan ere, kristautasunaren ideiak (dogma eta morala) bermatu izan dira eta LOMCE lege berriak ere asmo bera azaltzen du.

MELek (El jueves aldizkariko komikigilea) bineta honetan ironia erabiliz azaldu duen moduan, gelan gurutze bat ezartzeak, erlijioaren aldarria egiten du. Leku publiko batean zentzu erlijiosoa duen sinbolo bat ezartzeak askatasuna mugatzen digu guztioi. Erlijio desberdinetako sinestunak zein laikoak biltzen dira geletan, ez du inolako zentzurik diskriminatuko duen ikur bat ezartzeak. Horrelako jarrerak, berdintasunerako eta inklusiorako trabak baino ez dira.

Hala ere, ez dira ikurrak min ematen duten bakarrak, egunerokotasunean dugun bizimodua ere kristautasunaren oinarrietatik eraikia izan da . Ikurrak kentzetik hastea ongi dago, baina badaude muga diren eta zalantzan jarri beharreko zenbait jarrera eta egiteko modu ere.

Mezua: Erlijio kutsuko sinbolo bakar bat nahikoa da askatasuna mugatzeko.




7)


Irakasleak bere ikasgaia irakasteko beharrezkoa da berak ulertzea eta baita gustatzea ere. Baina irakasle horrek ezin du ahaztu, bere lana eta berak burutu behar dituen helburuak, haurrari irakastea dela ahalik eta hoberen, dena uler dezan eta zerbait ikas dezan. Horretarako beharrezkoa da haur bakoitzari ulertzea eta bakoitzaren lekuan jartzea. Oso egokia izango litzateke irakasle eta ikasleen arteko harreman ona izatea, horrela gauzak asko errazten bait dira, eta jakina, haurrei maitasuna eta konfiantza puntu bat ere eskaini behar zaie, denen artean ikastea eta irakastea dibertigarria eta erabilgarria izan dadin. Argazkian ikusten dugu, nola ikasle batek irakasleari esaten dion, haurrek ikasgaia gustatzea lortu nahi badu irakasleak, lehendabizi haurrak gustuko izan behar dituela berak. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu.

Mezua: Irakasle lanean ezinbestekoa da bokazioa.

8)

9)

Haurren biolentziaren errudun haurraren modelo nagusiak: eskola (kasu honetan).
Haurrei beti erakusten zaie, eta baita esan ere, ezin dutela biolentziarik erabili. Baina kontutan hartzen al dugu haurrek ikusten dituzten jarreren arabera sor daitezkeen portaerak? Haurrei beti eskatzen zaie, hitz egiteko haserratzen direnean, edo eskatzeko zerbait behar dutenean. Baina ez badute esaten dieguna edo agintzen dioguna ikusten, nola arraio nahi dugu beraiek ondo portatzea? Biolentziaren kasuan, eskolako adibidean, gero eta sarriago entzuten dira hainbat arazo izan direla zentroetan. Haur horiek ikusitakoaren arabera jokatzen dute. Eskolan irakasleek "biolentzia" erabiltzen badute, haurrek ere hori erabiltzeko joera izango dute. Beraz lehendabizi irakasle eta gurasoen portaerak hartu beharko genituzkeen kontuan haurra zigortu baino lehen. Argazkian ikusten denez, haurra zigortuta dago biolentzia erabili duelako, baina argi eta garbi ikusten da, biolentzia horretara nork bultzatzen duen, kasu honetan irakasleak, pistola batez apuntatuz.

Mezua: Haurrek ereduetatik ikasten dute. 


10)


Hezkuntzan emakume ospetsuen presentzia eskasa da. Badira urte batzuk egoera hau konpontzeko lanean ari direla baina bide luzea geratzen zaie oraindik. Gaur egungo testu liburuei erreparatzen badiegu, hezkuntzan sexismoak indar handia duela ikus dezakegu. Bistan dago, desberdintasun soziala gure artean dagoela oraindik. Emakumeek ez dute lekurik irakasgaien eduki garrantzitsuenetan eta ez dira protagonista hezkuntzak transmititzen dituen kontakizun orokorretan. Emakumeen kontakizunik gabe umezurtz uzten dira erreferentzia historiko, kultural eta sozialak. Gainera, gizarteari bere memoria zati bat gabetzen zaio. 
Hezkuntzan identitatea eta eredu sozialak eraikitzen dira eta emakumeen ikuspuntua, jakintza eta ezaguera kontuan ez hartzeak, hezkuntzaren aberasgarritasuna murriztea dakar. Gainera larriena da, hezkuntzatik zabaltzen dela osatu gabeko jakintza eta probetutako herentzia kulturala. Emakumeen ausentziak desberdintasun ereduak zabaltzen ditu, berdintasun baloreetan heztea aldarrikatzen duen gizarte batera hain justu.
Testuetan eta irudietan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua denean.
Emakumeak zein gizonak espazio publikoetan eta pribatuetan agertzen direnean.




Irakasleak eredua eman behar du, ikasleentzako erreferentziazko pertsona delako. Hau da, ikasleek ekolan ordu asko igarotzen dituzte eta beraien eredu nagusia irakaslea izan daiteke. Horregatik, irakasleak esaten duena, adierazi nahi duen mezuarekin bat etorri behar du, ikasleen artean gaizki ulertuak egon ez daitezen. Garrantzitsua da, irakasleak, esaten ari dena eta azaltzen duenaren inguruan izango duen jarreraz hausnartzea. Honela, izan ditzakeen aurreiritziak alde batera utzi eta mezu erratuak helaraztea sahiestuko du. Azkenik, irakasleak esaten duenaren eta egiten duenaren artean koherentziarik ez badago, transmitutu nahi duen mezuak garrantzia galduko du. Ez dugu ahaztu behar ikasleek imitazioz asko ikasten dutela, batez ere lehen urteetan.

Mezua: Esaten dugunak egiten dugunarekin koherentzia izan ezean, sinesgarritasuna galtzen du.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina