2014(e)ko apirilaren 10(a), osteguna


AURREIRITZIAK


Gelako programazioa antolatzeko, lehenengo gaia aukeratu beharko dugu. Hau da, haur taldea kontuan hartuta, zer landu nahi dugun. Horretarako, haurren gaitasunak eta konpetentziak aintzat hartuta helburuak prestatuko ditugu, zer lortu nahi dugun eta zertarako landu nahi dugun gaia finkatuko dugu.

Bestalde, hau dena aurrera eramateko metodoa aukeratu eta justifikatuko dugu.
Bertan aipatu beharrekoak: irakaslearen rola, nola gauzatuko da ikas-irakas prozesua, ikasleak taldekatzeko irizpideak, baliabideak (giza baliabideak, ipuinak, kantak, baliabide materialak...) eta espazioak (gelan, patioan, plastika gelan...) zehaztuko ditugu. Gainera, jarduera bakoitzeko denbora zehaztu beharko dugu eta ikaste prozesuaren denbora ere kontuan hartu beharko da.

Ondoren, programatu ditugun jarduerak behatu eta ebaluatuko ditugu. Horretarako, ebaluazio irizpide zehatzak prestatuko ditugu. Honekin guztiarekin, ondorioak aterako ditugu, jarduerak hobetzeko, beharrezkoak badira aldaketak egiteko eta bidean eduki ditzakegun eragozpenak gainditzeko. Lortu gabeko helburuak baleude, hurrengo gaiarekin betetzen saiatuko gara.

Azkenik, programazioaren memoria egingo da irakasle guztien artean. Ikasturtea amaitzean egingo dugu eta bertan urtean zehar egindakoak ebaluatuko dira eta datorren ikasturterako hobekuntzak proposatuko dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina