2014(e)ko maiatzaren 14(a), asteazkena

"La educación prohibida" - Gogoeta


LA EDUCACION PROHIBIDA” – GOGOETA

Gaur egungo hezkuntza sisteman, haurrak ez du izan beharko lukeen protagonismoa. Ez da haurraren indibidualtasuna kontuan hartzen. Izan ere, hezkuntzak eredu bakarra eskaintzen du. Ez zaie haurren behar eta nahiei erreparatzen, helduen beharretatik helduen beharretara eraikitako sistema daukagu. Esaterako, ordutegiak, ikasgaiak, helburuak, adinaren araberako banaketa...
Honetaz gain, gobernutik datorzkigu hezkuntza sistema antolatzeko irizpideak, ikas-komunitateak emateko daukanari erreparatu gabe. Honekin, hiritar zehatz bat sortu nahi dute, gizarte honetan leku zehatza beteko duen pertsona hain zuzen ere. Gobernuak gizartea kontrolpean izatea du helburu eta
horretarako hezkuntzaz baliatzen da. Hezkuntza sistema sistema baztertzailea da, Gobernutik ezarritako mugak gainditu dituzten goi-mailako pertsonak aukeratzeko sortua. Hezkuntza sisteman egokitu ez direlako muga horiek gainditu ez dituztenak, berriz, sistematik kanpo geratuko dira, lanik prekarioenetara mugaturik.
Bestalde, ebaluaketari dagokionez, berriro ere ikusi dezakegu ez dituela ezaugarri pertsonalak kontuan hartzen. Edozein izanda ere haurraren errealitatea, ebaluaketa sistema bakarra ezarri dute denentzat. Gainera, ikasgaien eta gaitasunen inportantzia ezarrita dago eta hauen bueltan ezarriko da haurren kalifikazioa. Gure ustez, haurraren erritmoa eta beharrak errespetatu nahi badira denontzat berdina den ebaluaketak zentzua galtzen du.
Orain artekoa kontuan izanda, kalitatezko heziketa eskaini nahi bada, haurrari begira eraikitakoa izango da; betiere, talde zein banakakoari erreparatuz. Haurrak berekin dakarren sormen eta jakin-mina ez galtzeko, irakasleak bere lana motibazioz bete beharko du eta aldi berean haurra motibatu ikasteko bidean jarrai dezan. Horretarako, haurraren motibazioa epe motzera begira zuzendu beharko da, hau da, ikasten dituenak orainean erabilgarriak zaizkiola sentitu beharko du eta ez etorkizun urrunean.
Egia esan, ikastea esanguratsua izan dadin garrantzitsuena ez da informazioaren kantitatea izango, kalitatea baizik. Abiapuntua hau delarik, eduki hutsen ikastea baino, garrantzitsuagoa izango da haurrei bizitzan aurrera egiteko baliabideak eskura jartzea.
Haur bakoitzak bere bidea eraiki behar du, pertsonala, indibiduala. Hezkuntzak ordea, bide bakarra jartzen du aukeran inolako altenatibarik gabe. Eskolak pentsamolde ireki baterantz pausoak eman beharko lituzke. Ezin da ukatu, pertsona osotasunean garatzeko bide desberdinak daudela, aukera ezberdinak. Beraz, utz diezaiogun haur bakoitzari askatasunean bere bidea eraikitzen beharrezko dituen urrtsak emanez.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina