2014(e)ko maiatzaren 14(a), asteazkena

Baliabideen sintesia


Testuan irakurri dugunaren arabera, deigarriak egin zaizkigu hainbat puntu.
Berrikuntza bat emateko hainbat ikuspuntutatik aztertzea komenigarria da, denak erlazionatuta baitaude. Horregatik, aldaketak arlo ezberdinetan ematen dira, bereziki pertsonengan eta metodologian. Berrikuntzaren prozesua oso geldoa da, izan ere, aldaketak pixkanaka emango dira, golpetik muturreko aldaketek ez baitute eraginik, ezta erantzukizunik ere.
Esan bezala, aldaketak metodologian eta pertsonen ideietan ematen dira. Metodologia aldetik, aipatu,  ez dela beharrezkoa metodologia bera guztiz aldatzea, baizik eta, lortzen den eraginkortasun hori hobetzea aldaketen bidez. Adibidez, kontzeptu errazak memorizatu beharrean, teknika ezberdinak erabiliz haurrak kontzeptu horiek barneratzea eta hobeto ulertzea, esaterako, irudiekin erlazionatuz.

Hau guztia esanda, aldaketak bultzatzeko tresna nagusia ikastetxea da. Bertan zuzendariak, irakasleek, ikasleek, ikasleen gurasoek eta goi karguko arduradunek parte hartzen dute. Pertsonen ideien aldaketekin erlazionatuta dago esandakoa. Alde batetik, irakasleek beraien ikuspuntua eman behar dute aldaketen aurrean, beraiek eraman behar baitute heziketa prozesua aurrera eskolan eta beraiek ezagutzen baitituzte hobekien haurrak. Orokorrean ikasleen arteko talde lana bultzatu nahi dute, beti ere haur bakoitzak indibidualki lan bat burutzeko gaitasuna izanik. Bestalde, gurasoen parte hartzea ere kontuan hartu behar dela, hauek ezinbesteko laguntza eman behar baitie beraien haurrei segurtasuna sortzeko aldaketa horien aurrean. Azkenik, aldaketak baliagarriak izateko goi-karguko arduradunen parte hartzea ere beharrezkoa da. Hauek baimentzen baitute azken finean berrikuntza emango den ala ez.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina