2014(e)ko otsailaren 20(a), osteguna

Dekretuaren sintesia


Dekretuak, HH, LH, DBH eta Batxilergoko curriculumak arautzen dituzte. Curriculumak oinarrizko gutxieneko irakaskuntzak zein diren azaltzen ditu eta
 elebitasun integratzaile bat lortze aldera jotzen du, familien aukeratzeko askatasuna oinarri duelarik.



Hezkuntzak, balio etiko eta demokratikoen transmisioan garrantzi handia duelarik eta etorkizuna bermatzeko tresna delarik, kalitatezko hezkuntzaren aldeko apustua egin nahi du. Hau lortzeko, curriculumak herritar bakoitzaren ahalmen eta dohaiak kontuan hartuko ditu eta hauek garatzeko prestakuntza eta ezagutzak eskainiko ditu. Betiere, edozein direla bere sexua, sinismenak, jatorria eta baliabide ekonomikoak.



Hau dela eta, urtarrilaren 20ko 12/2009 Dekretua argitaratu zen:



  • Dekretuaren helbura, EAEko Haur Hezkuntzako bi zikloetako berezko curriculuma ezartzea da.
  • HHko curriculuma, etapa horretarako ezarri diren helburuen, gaitasunen, ebaluazio irizpideen eta orientabide metodologikoen multzoa da. Alderdi hauez gain, beste proiektu hauek ere barne hartzen ditu:



    Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua.
    Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua.
    Ikastetxearen Curriculum Proiektua.



Haur Hezkuntzako curriculumak zehazten dituenen artean, aipagarrienak:



  1. HH borondatezkoa da eta sei ikasturteko iraupena du. Lehen zikloa (0-3) eta bigarren zikloa (3-6).
  2. HHren helburua haurren garapen fisikoa, intelektual, afektibo eta sozial osoa eta orekatua lortzea da. Hau lortzeko Hezkuntzak ezinbestekoa izango du familiekin lankidetzan aritzea, desberdintasunak prebenitzea eta hauek orekatzeko hezkuntza sustatzea.



  • Haur eskolek, familia bizitza eta lan bizitza batera ditzaten errazte aldera zerbitzu zabala eman beharko dute. Hala ere, haurrak ezingo dute 8 orduz baino gehiagoz egon.
  • Ebaluazio orokorra, jarraitua eta prestakuntzazkoa izango da.
  • Familiek seme- alaben ikas- irakas- prozesuari buruzko informazioa jasoko dute gutxienenz hiru hilean behin.
  • LHra automatikoki igoroko dira. Hezkuntza premia bereziak dituztenak bakarrik egon ahalko dira beste urte batez HHn.
  • Haurren hezkuntza- prozesua modu pertsonalizatuan garatuko da bakoitzaren gaitasunen arabera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina