2014(e)ko otsailaren 20(a), osteguna

Curriculumaren inguruan hausnarketa

Etapa bakoitzearako ezarritako helburu, gaitasun, eduki, ebaluakzio-irizpideen eta orientabide metodologikoen multzoa da.

Kurrikulumak arlo akademikoa modu orokorrean planifikatzea ahalbidetzen du, jarduera espezifikoak ikasketa plan eta
programetan zehaztuko dira.

Lanean jarduten dugunean, posible da hasierako plangintzak ez funtzionatzea uste genuen moduan. Horrelakoetan, aldaketetarako jarrera irekia izan behar dugu; ESTRATEGIAK aldatu beharko ditugu. Alternatiba desberdinak martxan jarri beharko dira, beti ere gogoan izanik, HELBURUAK izango direla azken momentura arte tinko mantenduko ditugunak.


Hiru kurrikulum mota ezagutu ditugu: 
a) Kurrikulum ofiziala: Eusko Jaularitzako hezkuntza, unibertsitate eta ikerketa sailak helarazten duen dokumentua. 
b) Kurrikulum erreala: Teoria praktikara eramateko ahalegina. Kurrikulum ofiziala ikastetxeko errealitatera eramatea: helburu zehatzak finkatuz, ekintzen bidez, antolamendua egokituz…
c) Kurrikulum ezkutua: Nahi gabe, modu inkontzientean transmititzen ditugun ideiak, sarri kurrikulum ofizial zein errealaren aurkakoak.

Adib.: - Kurrikulum ofizialean berdintasunaren aldarria egiten du, baita familia aniztasunari dagokionez ere. - Kurrikulum errealean, testu liburu berritzaileen bidez, familia mota anitzak landu dira gelan, familia eredu guztiei lekua eginez, garrantzi berdina emanez. - Baina, baliteke gelan gai hau zeharka agertzen den momentuetan egiten ditugun azalpen, horma irudi, ipuin, etxerako oharrek … familia tradizionalaren eredua soilik barne hartzen dutenak izatea (kurrikulum ezkutua). 

Garrantzitsua da, beraz, erne egotea transmititzen ditugun ideiek irakatsi nahi denaren kontrako mezua eman ez dezaten. Irakasleok jaso izan dugun hezkuntza ez da eredugarria izan, sarri, benetan barneratu gabeko ideiak transmititu beharko ditugu. Beraz, zenbaitetan modu oso kontzientean landu behar ditugu haurrek modu inkontzientean jasoko dituzten mezuak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina