Xaguak galleta bila ibiltzean egin duten bidea, bizitzarekin eta irakaskuntza prozesuarekin lotu ahal izan dugu, ideia izugarriak garatzeko aitzakiatzat hartuz. Harrigarria izan da ipuin bakar batek hainbeste mezu helaraz ditzakeela ikustea!
Ipuinen indar mugagabea ideien transmisiotik haratago doa ordea. Ipuina,aukeraz betetako kutxa da haurraren garapenean:
Ahalmen psikologikoak- hala nola irudimena, fantasia, gozamena, sentikortasuna- sendotzeko eta indartzeko bidea da. Era berean, kanpoko mundua azaltzeko eta ulertzeko tresna izango da. Hain garrantzitsua den errealitate eta ametsen arteko oreka lortzeko oinarria eskaintzen du, pentsamendua eraikitzen lagunduz.
Altxor bat dugu esku artean.
Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan …
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina