2014(e)ko otsailaren 25(a), asteartea

Paulo Freire (Brasil, 1921-1997). Pedagogo esanguratsua.






Autore honen pedagogian ezinbestekoa da bera bizi zeneko testuingurua kontuan hartzea, txirotasun ingurunea, eta era berean, testuinguru horrekiko izan duen konpromiso politiko nahiz soziala.

Freireren teoriaren ardatza, aldaketa sozialetan oinarritzen da. Bere pedagogia
ez da egokipenerako izango, eraldakuntzarako baizik, bere pentsamenduak muga ugari gaindituko dituelarik.

Heziketaren araberakoa da gizakia, gizakiaren araberakoa mundua …
Beraz, heziketaren araberakoa izango da mundua!

Freire kontziente izan zen, ingurunean zuen egoera aldatzeko modu eraginkorrena heziketa zela, atzerapen eta pobreziari aurre egiteko arma garrantzitsuena. Gizartearen eraldaketa eman nahi bada, pertsonen heziketan zentratu beharra dagoela eta hori da bere bizitzan egin zuena, sinesten zuena praktikara eraman.

Jendea duen egoeraren kontziente egin eta aldaketarako moduak ematea heziketaren baitan egongo da. Pentsamendua, sormena, arrazoimena … dira mundua aldatzeko armarik eraginkorrenak.

Heziketak askatuko du pertsona eta pertsona askeek eraikiko dute benetan nahi duten mundua!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina