2014(e)ko maiatzaren 14(a), asteazkena

Lanketa teorikoan oinarritutako gogoeta


Ezinbestekoa da aldaketen aurrean  jarrera irekia edota positiboa izatea. Dena dela, aldaketak guztiz lortu ahal izateko beharrezkoa da denen parte hartzea; subjektu bakoitzak modu ezberdinean hartu dezake aldaketa bakoitza eta denentzat berdin egokitzea zaila da, izan ere, denok ezberdin pentsatzen eta sentitzen baitugu uneoro.

Bukatzeko,  ezin dugu hartu berrikuntza hobekuntzaren sinonimo bezala, bi arrazoi direla medio: Bata,  aldaketen helburua egoera hobetzea izanik, ez da beti lortzen xede hori. Bestea, nahiz eta hobekuntza bat lortu, hobekuntza horrek ondorio negatiboak ekar ditzake.

Baliabideen sintesia


Testuan irakurri dugunaren arabera, deigarriak egin zaizkigu hainbat puntu.
Berrikuntza bat emateko hainbat ikuspuntutatik aztertzea komenigarria da, denak erlazionatuta baitaude. Horregatik, aldaketak arlo ezberdinetan ematen dira, bereziki pertsonengan eta metodologian. Berrikuntzaren prozesua oso geldoa da, izan ere, aldaketak pixkanaka emango dira, golpetik muturreko aldaketek ez baitute eraginik, ezta erantzukizunik ere.
Esan bezala, aldaketak metodologian eta pertsonen ideietan ematen dira. Metodologia aldetik, aipatu,  ez dela beharrezkoa metodologia bera guztiz aldatzea, baizik eta, lortzen den eraginkortasun hori hobetzea aldaketen bidez. Adibidez, kontzeptu errazak memorizatu beharrean, teknika ezberdinak erabiliz haurrak kontzeptu horiek barneratzea eta hobeto ulertzea, esaterako, irudiekin erlazionatuz.

Hau guztia esanda, aldaketak bultzatzeko tresna nagusia ikastetxea da. Bertan zuzendariak, irakasleek, ikasleek, ikasleen gurasoek eta goi karguko arduradunek parte hartzen dute. Pertsonen ideien aldaketekin erlazionatuta dago esandakoa. Alde batetik, irakasleek beraien ikuspuntua eman behar dute aldaketen aurrean, beraiek eraman behar baitute heziketa prozesua aurrera eskolan eta beraiek ezagutzen baitituzte hobekien haurrak. Orokorrean ikasleen arteko talde lana bultzatu nahi dute, beti ere haur bakoitzak indibidualki lan bat burutzeko gaitasuna izanik. Bestalde, gurasoen parte hartzea ere kontuan hartu behar dela, hauek ezinbesteko laguntza eman behar baitie beraien haurrei segurtasuna sortzeko aldaketa horien aurrean. Azkenik, aldaketak baliagarriak izateko goi-karguko arduradunen parte hartzea ere beharrezkoa da. Hauek baimentzen baitute azken finean berrikuntza emango den ala ez.

Berrikuntza (aurreiritzia)



Berrikuntzaren definizioa: Eman daitezkeen aldaketak, hain zuzen ere, hobetzeko eman nahi direnak. Emaitza edota ondorio positiboak eta negatiboak eman ditzake aldaketa horrek, beraz esan dezakegu, berrikuntzek beti ez dutela aldaketa on  bat suposatzen.

"La educación prohibida" - Gogoeta


LA EDUCACION PROHIBIDA” – GOGOETA

Gaur egungo hezkuntza sisteman, haurrak ez du izan beharko lukeen protagonismoa. Ez da haurraren indibidualtasuna kontuan hartzen. Izan ere, hezkuntzak eredu bakarra eskaintzen du. Ez zaie haurren behar eta nahiei erreparatzen, helduen beharretatik helduen beharretara eraikitako sistema daukagu. Esaterako, ordutegiak, ikasgaiak, helburuak, adinaren araberako banaketa...
Honetaz gain, gobernutik datorzkigu hezkuntza sistema antolatzeko irizpideak, ikas-komunitateak emateko daukanari erreparatu gabe. Honekin, hiritar zehatz bat sortu nahi dute, gizarte honetan leku zehatza beteko duen pertsona hain zuzen ere. Gobernuak gizartea kontrolpean izatea du helburu eta

2014(e)ko apirilaren 10(a), osteguna


AURREIRITZIAK


Gelako programazioa antolatzeko, lehenengo gaia aukeratu beharko dugu. Hau da, haur taldea kontuan hartuta, zer landu nahi dugun. Horretarako, haurren gaitasunak eta konpetentziak aintzat hartuta helburuak prestatuko ditugu, zer lortu nahi dugun eta zertarako landu nahi dugun gaia finkatuko dugu.

Bestalde, hau dena aurrera eramateko metodoa aukeratu eta justifikatuko dugu.

2014(e)ko martxoaren 6(a), osteguna

iruditan...

1)

Bortxaketa publikoa. 

Emakumearen aurkako indarkeria matxista legitimatzen duen iragarki iraingarria da. Gizonak, emakumea dauka indarrez mendean hartuta, inguruan beste lau gizon ageri dira, gertaerari begira. Gizon hauek, zein hauetako bakoitzak, nagusitasun irudia du emakumearen aurrean, bai kopuru aldetik, bai jarrerari dagokionez eta baita posizioari dagokionez ere.
Erdiko bikoteak jarrera sexuala irudikatzen du, gizona subjektu aktiboa emakumearen jarrera pasiboaren gainean, emakumea objektu sexual soil bilakatuz. Desegokiak diren estereotipoz gainezka dagoen irudia da.

Dolce & Gabbana italiar marka ospetsuak 2007an kaleratu zuen iragarkia da. Zabaltzen duen mezuaren inguruko zenbait salaketa jaso ondoren,

2014(e)ko martxoaren 4(a), asteartea

Hezkuntza erreformen hausnarketa

Heziketa baliabide  eraginkorra da ideologiak zabaltzeko. Politikariak kontziente dira honetaz eta gobernura iritsi bezain laster, beraien ideiak bermatuko dituen hezkuntza eredua ezartzeari ekiten diote. Horrela, azken 40 urteotan Espainian hezkuntza erreforma bat bestearen atzetik eman da, inolako jarraipenik gabe, bakoitzari egonkortzeko denborarik eman gabe.
Baina hezkuntzaren eginbeharra ez da ideologia jakina bermatzea,